Itxi

2020/04/27

12:52

Ekonomia

Hilabeteren ondoren

Gasteizko Mercedes lantegia zabaldu dute berriz

Agentziak | Erredakzioa

Mercedes-Benzek Gasteizen duen lantegiak hilabete eman du itxita koronabirusaren pandemiaren eraginez. Jarduerari ekin dio gaur, enpresa batzordearekin akordiorik sinatu gabe.

  • Gasteizko Mercedes-Benz lantegia. Argazkia: EFE

    Gasteizko Mercedes-Benz lantegia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko Mercedes-Benz lantegia berriz zabaldu dute gaur, astelehena, jarduera hilabetez etenda egon ostean. Lantegia martxoaren 16an itxi zuten, langileek eta sindikatuek planto egin baitzuten, COVID-19 gaitza eragiten duen SARS-Cov-2 koronabirusa kutsatzeko arriskua baitzegoen instalazioetan. Jardueren berrabiarazteko erabakiak ez du enpresa-batzordearen oniritzia jaso, honek "aho batez" baztertu baitu.

Arabako hiriburuko Mercedeseko zuzendaritzak dioenez, koronabirusaren aurkako segurtasun neurriak hartu ostean berrabiarazi dute jarduera, lan-txanda batekin, "prozesu produktiboak finkatzeko eta segurtasun neurrien eraginkortasuna zehazteko helburuarekin". Langileen segurtasuna bermatzea da Daimler taldearen "lehentasuna", zuzendaritzaren arabera.

Bestalde, hartutako babes-neurriak Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak planteatutakoekin bat datozela azpimarratu dute lantegiko buruzagiek.

Hala ere, enpresa-batzordeak argitu nahi izan du ez duela "inongo akordiorik" sinatu enpresarekin "jarduera berrabiarateari buruz", eta "langileek aho batez baztertu dute".

Igor Guevara Gasteizko Mercedes-Benzen enpresa batzordeko presidenteak berretsi du enpresak higienerako eta atsedenerako "beharrezko denbora gehigarria" aurreikusi behar duela, "muntaia kate batean maskararekin lan egiteak suposatzen duen zailtasuna" kontuan izanda.

Guevarak esan du gutxienez bi minutu hartu behar direla zeregin horietarako, baina "lanpostuaren arabera egokitu" egin behar dela: "Baldintzak aldatu egin behar direla ikusi dugu hasi eta segituan".

Ordezkari sindikalak gogorarazi du laneko osasuneko ikastaroan "higieneari garrantzia handia” eman zitzaiola, "baina egungo egoeran ikusten dugu oso zaila dela ekoizpen kate batean, eta denbora guztian maskara jarria dugula".

"Atsedenerako denbora gehigarri bat besterik ez dugu eskatzen, langilea katetik atera, maskara kendu, arnas pixka bat hartu eta garbitu dadin", azpimarratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;