Ekonomia -
Finantza krisia
Olli Rehn: 'Espainiak eta Italiak ez dute erreskaterik beharko'
Uztailaren 21ean egindako goi-bileran adostutako neurriak berehala onartzeko eskatu du Europako Moneta eta Ekonomia gaien arduradunak.
Erredakzioa
Espainiak eta Italiak erreskate baten beharrik ez dutela azpimarratu du Olli Rehn Europako Moneta eta Ekonomia arduradunak. Bere hitzetan, Espainiak, Italiak eta Frantziak ez dute erreskaterako funtsera jo beharko euren ekonomiak suspertzeko hirurak "neurri egokiak" hartzen ari direlako.
"Ez dugu espero herrielade horiek egonkortasun mekanismoaren beharra izaterik", esan du komisarioak Bild egunkari alemaniarrean egindako elkarrizketan. "Aurrekontuak eta ekonomiak zuzentzeko neurri egokiak hartzen ari dira", azpimarratu du, "eta hori da merkatuetan konfiantza berrezartzeko modua".
Horrez gain, uzatilaren 21eko goi-bileran adostutako neurriak berehala onartzeko eskatu du Rehnek.
Komisarioaren hitzetan, neurri horiek berresteko prozesua ezberdina da herrialde bakoitzeko parlamentuetan, baina neurriak lehen bait lehen indarrean jarri eta "ziurgabetasunarekin amaitzea" espero duela gaineratu du.