Ekonomia -

Bigarren hiruhilekoan

Espainiako BPGren hazkuntza bi hamarren moteldu da

Urtetik urterako tasa % 0,7n kokatu da; lehenengo hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago hazi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomiaren hazkuntza % 0,2 moteldu da bigarren hiruhilekoan; lehenengo hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago hazi da. Hala, urtetik urterako tasa % 0,7n kokatu da. Urteko lehen hilabeteetan, berriz, % 0,8n kokatu zen. Hala jakinarazi du gaur Estatuko Estatistika Institutuak (INE), BPG aurreratuaren datuetan.

Hiruhilekoari zein urtez urteko tasari erreparatuz gero, BPGren hazkuntza hamarren bat ahuldu da. INEren arabera, bigarren hiruhilekoan kanpoko eskaeraren ekarpen "oso positiboa" nabarmendu da.

Espainiako ekonomia hiru hiruhilekotan jarraian hazi da, eta, urtetik urterako hazkuntzari begiratuz gero, lau hiruhileko daramatza goraka, duela urtebeteko tasa negatiboetatik urrun. 2010eko bigarren hiruhilekoan, BPG % 0,3 hazi zen aurreko hiruhilekoko tasarekin alderatuta, baina urte arteko tasa gelditu egin zen.

Estatuko Estatistika Institutuak aurreratutako datuek Espainiako Bankuak azken txostenean aurreikusi zituenekin bat egiten dute. Ekonomiaren "susperraldia motela" izango zela adierazi zuen Bankuak, besteak beste, Estatuko eskariaren atzeraldiak eraginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea