Ekonomia -

Eurogunerako

Sarkozyk eta Merkelek proposatutako Gobernu ekonomikoaren gakoak

Gobernu ekonomiko baten sorrera proposatuko dute Frantziak eta Alemaniak euroguneko herrialdeen aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- Gobernu Ekonomiko baten sorrera: Euroguneko 17 herrialdeetako buruek osatutako batzordea proposatu zuten Merkelek eta Sarkozyk. Urtean birritan batzartuko dira, gutxienez eta presidente iraunkor bat izango du.

- Aurrekontu orekatuak: Euroguneko herrialde guztietako Konstituzioetan defizitaren muga ezartzeko konpromezua agertu beharko da, Alemanian dagoeneko gertatzen den modura. Euroguneko herriek 2012ko uda baino lehen ezartzea nahi dute Sarkozyk eta Merkelek.

- Horrez gain, finantza tratuen gaineko tasa berria proposatuko dute Frantziak eta Alemaniak. Irailean aurkeztuko dute proposamena euroguneko agintarien aurrean.

- Euroguneko herrietan dauden enpresek zerga berdinak ordaintzea ere proposatu dute. Horretarako, tasa bateratua adostu beharko dute 17 herrialdeek, Frantziak eta Alemaniak 2013. urtean egingo dutenaren antzera.

- Bestetik, alde batera utzi dute Eurobonuen gaineko eztabaida.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea