Ekonomia -
Rubalcabaren proposamena
PSOEk ez ditu Euskadiko eta Nafarroako diputazioak kenduko
Jose Blanco Espainiako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, Rubalcabak atzo egindako proposamenak ez du eraginik izango EAEko eta Nafarroako Foru Aldundietan.
Erredakzioa
"Bizitzan zuhur" jokatu behar dela erantzun die Jose Blanco Gobernuko bozeramaileak popularrei. Bere ustez, gastu publikoaren "murrizketa" eskatzen bada, "benetan eskatu behar da" eta "zaharkitutako erakundeak", tartean diputazioak, "kendu egin behar dira". Hala ere, baztertu egin du erabaki horrek EAEn eta Nafarroan eragina izango duenik.
Prentsaurrekoan, PPk emandako argudio baten harira eginiko galdera bat eratzunez, Blancok esan du EAE eta Nafarroako kasuak desberdinak direla, autonomia erkidegoetako diputazioak baitira. PPren ustez, PSOEK diputazioak kendu nahi ditu hauteskundeak galdu dituelako.
"Ez dugu esan foru aldundiak kendu behar direnik", aldarrikatu du Blancok. Gainera, Nafarroako foru diputazioa gobernu autonomikoa dela azaldu du.
Bozeramaleak azaldu duenez, komenigarria litzateke eraginkortasunik ez duten eta hiritarrei onurarik egiten ez dieten erakunde administratiboak kentzeko pausuak ematea. "Kostu handia dute gainera", esan du.
Blancoren esanetan, "kargu publiko ugari, ibilgailu ofizial asko eta milioi euro anitz aurreztuko lirateke, hiritarrei zerbitzu berak ematen jarraituko zen arren".
Bilkura laguntzak onartzeko
Bestalde, Ministro-Kontseiluak ostiralean onartuko dituen neurri ekonomiko berriak aurkeztuko ditu Zapaterok datorren astean Kongresuan.
Blancok adierazi duenez, Gobernuak neurri berriak -ostiralean onartuko ditu Ministro-Kontseiluak- datorren asteko Kongresuaren ezhoiko bilkuran berrestea eskatuko du.
Sarkozy-Merkel plana babestu du
Azkenik, Blancok ziurtatu duAngela Merkel Alemaniako kantzillerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak atzo izandako bilerak ahalbidetzen duela Europak aurrera egitea, eta hori "ona" da susperraldi ekonomikorako eta "espekulatzaileen makaltasunerako".
"Elkarrekin gobernatzearen ideian aurrera egiteak Europa indartzen du, eta susperraldi ekonomikorako ona. Gainera, espekulatzaileak makaltzen ditu", azpimarratu du Blancok.