Ekonomia -
Ekaineko datuak
Kredituen berankortasuna zortzi ehunen jaitsi da, % 6,416ra iritsita
Jaitsiera hori apirilean eta maiatzean izandako igoeren ostean etorri da. Martxoan, berriz, behera egin zuen % 6,110era heldu arte.
Erredakzioa
Bankuen, aurrezki kutxen, kooperatiben eta finantza-establezimenduen kreditu berankorrak behera egin dute ekainean Espainiako familia eta enpresei emandako guztien % 6,416ra iritsi arte. Aurreko hilabetearekin alderatuta (% 6,498), zortzi ehunenetan murruztu da, Espainiako Bankuaren behin-behineko datuen arabera.
Jaitsiera hori apirilean eta maiatzean izandako igoeren ostean etorri da. Martxoan, berriz, behera egin zuen % 6,110era heldu arte.
Ekaineko hobekuntzari esker, kobratzeko zalantzan dauden kredituen zenbatekoa 116.611 milioi eurotara iristen da, emandako kreditu guztien kopurua 1,817 milioi eurotakoa izanik.
Urtetik urterako konparazioan, ordaindu gabeko kredituak % 1 baino apur bat gehiago handitu dira, 2010eko ekainean 989.053 milioi eurokoak baitziren, kopuru osoaren % 5,34.