Ekonomia -

Kezka merkatuetan

Europako burtsek ezkor jarraitzen dute, jaitsiera indartsuekin

Atzeraldi baten beldurraren ondorioz urduritasuna da nagusi eta indize garrantzitsuenek % 2 inguruko galerak pilatu dituzte. Jarraitu burtsaren bilakaera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako burtsek saioaren hasierako joera ezkorrarekin jarraitzen dute eta galera handiak dira nagusi.

Frakfurteko burtsa da gehien jaisten ari dena, % 3,22; Pariskoa, % 1,99; Londreskoa, % 1,74; eta Milangoa, % 1,91.

Ibex 35 ere beheraka ari da, baina galera apur bat baretzea lortu du arratsaldeko lehen orduan, eta % 1,76 galtzen jarri da. Hala, selektiboa, 8.000 puntuko mailari eusten ari da.

Wall Streeten eta Asiako merkatuen itxiera txarrak galeretan murgildu ditu indize guztiak, bigarren egunez jarraian.Atzeraldiaren inguruko kezka dela eta inbertitzaileek nahiago dute diru-merkatuetatik aldendu eta urrea bezalako balore ziurragoetan babestu.

Ontza urreak, esaterako, errekor berria hartu du, 1.867,3 dolarretan kokatu da saioaren lehen zatian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea