Ekonomia -
Financial Timesen arabera
Standard and Poor's-eko presidenteak dimititu egin du
2007tik S
Erredakzioa
Deven Sharma Standard & Poor's (S&P) arrisku kalifikazio agentziako presidenteak kargua utziko du eta Douglas Peterson Citibankeko eragiketen buruak ordezkatuko du, Financial Times egunkari britainiarrak gaur jakitera eman duenez.
2007tik S&Pko buru den Deven Sharmak aholkulari gisa jarraituko du McGraw-Hill enpresa nagusian, lau hilabetez, eta urte amaieran utziko du enpresa.
Horren berri abuztuaren 5ean S&P agentziak lehenengo aldiz AEBetako zorraren nota AAAtik AA+ra jaitsi ondoren eman da; horrek aldakortasun handiko lanaldiak eragin zituen munduko merkatuetan.
Financial Timesen iturrien arabera, Sharma enpresatik joateak ez du zerikusirik AEBetako zorra jaistearekin, ezta Estatu Batuetako Justizia Departamenduak gaur egun "subprime" hipoteken segurtasunen ebaluazioan hark duen papera aztertzearekin ere.
McGraw-Hillen zuzendari batzordeak Sharma ordezkatzeko erabakia astelehen honetan egindako bileran hartu zuen, euren estrategiak berrikustea ere eztabaidatu zuten bertan.
Gainera, iturri berberek diotenez, taldeak sei hilabete daramatza oraindik presidente denarentzat ordezkaria bilatzen.