Ekonomia -

KORONABIRUSA

195.000 langile, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean EAEn

Mota horretako espedienteek eragindako langile guztietatik, 110.814 gizonak dira eta 84.274 emakumeak.

Argazkia: EFE
Langileak Donostiako terraza batean
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko langileak 195.088 dira, atzotik, astelehena, 249 langile berri zenbatu ostean, Lan eta Justizia Sailak jakitera eman duenez.

Mota horretako espedienteek eragindako langile guztietatik, 110.814 gizonak dira eta 84.274 emakumeak.

Langile horiek guztiak 26.960 espedientetan sartuta daude, hau da, astelehenera arte erregistratutakoak baino 12 gehiago.

Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian 13.664 espediente zenbatu dituzte, 92.213 langileri eragiten dietenak; Gipuzkoan 9.360 formalizatu dira, 62.792 langilerekin; eta, Araban 3.936 espediente aurkeztu dira, 40.083 langilerentzat.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak izango dira espazio itxietan eta kalean, 2 metroko segurtasuna gorde ezin bada, baita garraio publikoan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Koronabirusa