Ekonomia -

Koronabirusa

LABek auzitara eramango du Arcelor Mittalen lan erregulazioa

Sindikatuaren ustez, multinazionalak ez du egiaztatu COVID-19aren eragina enpresaren egoeran.

Arcelor Mittalen lantegia, Etxebarrin
Arcelor Mittalen lantegia Etxebarrin
Arcelor Mittalen lantegia, Etxebarrin

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek auzitara eramango du Arcelor Mittalen aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea, Espainiako Lan Ministerioaren aurrean aurkakotasun txosten bat aurkeztu eta gero, ez baitio lan erregulazioko espedienteari “beharrezkoa” irizten.

Sindikatuaren aburuz, multinazionalak ez du egiaztatu COVID-19ak enpresan izan duen eragina, eta azken urteetan irabazi handiak pilatu ditu.

LABen iritziz, “11 urtez jarraian” aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea aplikatu duen enpresa bakarra da Estatuan. “ERTEa iruzur egiteko erabili du, Euskadin enpleguaren erdia eta Estatu osoan 4.000 lanpostu deuseztatuta”, erantsi du.

Euskadin, Arcelorren lantegi batzuk, Sestaoko ACB esaterako, itxita dauden bitartean, beste batzuk (Etxebarrin elikagai kontserbetarako latorria egiten duena, adibidez) errendimendu betean dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak berriak Lana berriak ABEEE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen albistea Metalgintza Enpresen albisteak Lan gatazkak