Ekonomia -

Akordioa, enpresarekin

ELAk bertan behera utzi ditu Lidl supermerkatuetan deitutako geldialdiak

Sindikatua eta zuzendaritza akordio batera iritsi dira, langileek enpresak koronabirusaren krisian egiten ari zen kudeaketa salatzeko mobilizazioak hasi ostean.

Supermerkatuko zuzendaritzak langileen eskaerak onartu ditu
Supermerkatuko zuzendaritzak langileen eskaerak onartu ditu
Supermerkatuko zuzendaritzak langileen eskaerak onartu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak bertan behera utzi ditu ostiralerako eta larunbaterako Lidl supermerkatuan deitutako geldialdiak enpresarekin akordio batera iritsi ostean. Akordioaren arabera, enpresak segurtasuna handitzeko, langile gehiago kontratatzeko eta urte osoan egindako ordu osagarrien % 30 ordaintzeko konpromisoa hartu du.

Sindikatuak ohar baten bidez aditzera eman duenez, "ELAk Lidl supermerkatuetan hasitako gatazka akordio batekin amaitu da, apirilaren 30ean geldialdiak egin eta maiatzaren 22rako eta 23rako geldialdi gehiago deitu ostean".

ELAren iritziz, akordioak “osasun alerta garaian langileek egindako lan ikaragarria aintzat hartzen du”, eta lorpen hori “are handiagoa da” kontuan izanda “emakumezkoak gehiengoa diren prekarizatutako sektorea dela” jakinda eta “lanaldi gehienak murriztuak direla”.

ELAko ordezkariak gogora ekarri dute mobilizazioak langileek hasi zituztela “enpresa koronabirusak eragindako osasun alertan egiten ari zen kudeaketarekin gustura ez zeudelako”.

Akordioa

Langileek “segurtasun handiagoa, laneko gainkarga aurrera ateratzeko kontratazio gehiago egitea, azken hilabeteetan egondako ahalegin berezia eta aparteko orduak ordaintzea” eskatzen zuten “eta zuzendaritzak eskaerak onartu ditu”. Halaber, urteko ordu osagarrien % 30 kontuan izatea lortu dute.

ELArentzat, akordioa “garrantzitsua da, ez Lidleko langileentzat bakarrik, elikagaietako sektoreko langile guztientzat baizik, adierazpen publikoetatik eta limosnetatik haratago doan aintzatestea merezi dutelako”. Elikagaien sektoreko enpresek, ELAk salatutakoaren arabera, “krisi honetan langileen konpromisoaz eta ahalegin bereziaz baliatzen dira, eta etekin horiek eragina izan behar dute etekina sortzen dutenengan”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA EAE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal sindikatuak Lan gatazkak COVID kasuak Supermerkatuak gaur