Ekonomia -

Lan-erreforma

ELAk Gobernuaren 'dekretukada' salatu du langabezia eragingo duelako

Gobernuak dekretu bidez onartutako lan-erreformak "lan eskubideen murrizketa gehiago"ekarriko dituela iritzi diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak Gobernuak onartutako lan-erreforma errefusatu du "dekretukada" dela esanez, eta "lanaren ezegonkortasuna bultzatu eta langabeziaren gorakada" ekarriko duela salatuz.

Sindikatuari ez zaizkio gustatu erreformaren edukia ezta onartzeko era ere, komunikatu batean adierazitakoaren arabera.

ELAren iritziz, Konstituzioaren erreformaren kasuan, argi geratu da botere politikoak "botere ekonomikoen menpe daudela eta horren nahien arabera lan egiten dute, modu lotsagarrian".

Hori guztia "konspirazio" baten parte da, "agintea gutxiengo baten eskuetan dago eta ondorioak herritarren gehiengoak pairatzen ditugu, batez ere egoera txarrenean daudenek".

Gobernuak dekretu baten bidez onartutako lan-erreforma "lan-eskubideen murrizketa berri bat dakar", ELAren arabera.

Prestakuntza kontratu berria

Erreformak oinarrizko puntu batzuk ditu: aurreko 30 hilabeteetatik 24 kontratatuta egondako langileei kontratu mugagabea egitera behartzen zituen Langileen Estatutuaren artikulua indarrik gabe uztea eta prestakuntza kontratu berriaren sorrera. Azken horren arabera, 30 urtez azpikoak hiru urtez kontratatu litezke lanbide arteko gutxienezko soldataren % 75 ordainduta.

Adolfo Muñozek zuzentzen duen sindikatuak Valeriano Gomez Lan ministroaren hitzak kritikatu ditu. Behin-behineko kontratua izatea langabezian egotea baino nahiago zuela esan zuen ministroak "Gobernuak behin-behinekotasunaren alde egindako apustua justifikatzeko. Herritarrak engainatu nahi dituzte, behin-behinekotasun gehiago egonda, enplegu gehiago egongo dela esanda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea