Ekonomia -

NAFARROA

Ogasunak gaurtik jasotzen du errenta aitorpena egiteko dokumentazioa

Kanpaina hasi zenetik 62.000 errenta aitorpen baino gehiago erregistratu ditu Ogasunak.

Jendea errenta aitorpena egiten. Artxiboko irudia.
Jendea errenta aitorpena egiten
Jendea errenta aitorpena egiten. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 1ean, astelehena, Nafarroako Zerga Ogasunak PFEZaren aitorpenak egiteko dokumentazioa fisikoki biltzeko gaitutako zerbitzua jarriko da martxan.

Berrikuntza hori aurtengo kanpainan abian jarritako Errenta Gidatua zerbitzuaren egokitzapena da. Ogasunak aldez aurretik telefonoz eskatu duen zergadunari egiten dio aitorpena, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Kanpaina maiatzaren 6an hasi zenetik, 62.000 errenta aitorpen baino gehiago erregistratu ditu Ogasunak, eta horiei dagoeneko eginda eta zergadunen esku jarritako 200.000 proposamen baino gehiago gehitu behar zaizkie. Horrez gain, 104,2 milioi euro itzuli ditu dagoeneko Ogasunak maiatzaren 11tik 28ra bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Errenta aitorpena Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Gastu publikoa