Ekonomia -

Lan-gatazka

Daewook lantegia itxiko du, lan erregulazioko txostena ez onartuta ere

Bileran, Eusko Jaurlaritzak lan erregulazioko txostena ez onartu izanagatik ere, Hego Koreako multinazionalaren asmoa lantegia ixtea dela ziurtatu du Giza Baliabideetako zuzendariak.

Gasteizko Daewooko lantegia. Argazkia: EITB
Gasteizko Daewooko lantegia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Daewooko zuzendaritzak enpresako batzordeari esan dionez, Eusko Jaurlaritzak lan erregulazioko txostena onartu ez arren ere, hozkailuen fabrika ixteko asmoa du, bideragarria ez delako.

Langileen ordezkariek hirugarren bilera bat egin dute gaur, enpresako zuzendaritzarekin, lan erregulazioko txostena aurkeztu ostean hasitako negoziazioen barnean. Txosten hori onartzen badute, 147 pertsona langabezian geldituko dira.

Eduardo Sanchez Giza Baliabideetako zuzendariak bileran azaldu duenez, azaroan, Eusko Jaurlaritzak lan erregulazioko txostena onartu ez eta fabrikara itzuli behar izanez gero ere, ez dute lanik egingo, Hego Koreako multinazionalaren asmoa ixtea baita.

Hala ere, langileek Eusko Jaurlaritzari lan erregulazioko txosteneko kontsultaldia gelditzeko eskatu diote, azken horrek gizarte babeserako planik (horrelako txostenek izan behar dute) ez duelako sartzen.

Zuzendaritzak ez die eskatutako dokumentazioa aurkeztu, eta ez die, halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak duela 14 urte Jundizeko industrialdean ezarri zenetik Daewoori eman dizkioten diru-laguntzei buruzko informaziorik jakinarazi. Giza Baliabideetako zuzendariak adierazi duenez, ez dute datu horiek eskatzeko "eskubiderik" eta, izatekotan, erakundeei soilik emango dizkiete, Txema Perezen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea