Ekonomia -
Altxor Publikoa
Espainiak 3.621 milioi euroko zorra saldu du interes baxuan
Hirugarren aldiz jarraian lortu dute zorra aurreko jaulkipenean baino interes baxuagoan saltzea.
Erredakzioa
Altxor Publikoak 3.621 milioi euroko zorra saldu du bost urteko bonoetan % 4,518ko interesarekin, aurrekoan (% 4,891) baino interes baxuagoan, hau da, hirugarren aldiz jarraian murriztu da interesa. Epe luzerako egiten den lehenengo enkantea da uztailaren 21etik.
Espainiako Bankuak zabaldu duenez, estaldura ratioa (eskariaren eta saldutakoaren arteko proportzioa) oso altua izan da berriro, izan ere, 6.361 milioi euroko eskaria zegoen.
Europako Banku Zentralaren babesa ezinbestekoa izan da emaitza horiek lortzeko, izan ere, azken asteotan zorra erosten ari da, Espainiako eta Italiakoa batez ere, eta horrek konfiantza eman die merkatuei eta interesak baxuagoak izatea ekarri du.