Ekonomia -

Ekonomia

AEBk auzitara eramango du banka hipoteken inguruan iruzur egiteagatik

Burbuila inmobiliarioak eztanda egin zuenean saldu zituzen hipoteken balioen kalitatearen inguruan inbertsoreak engainatu zituztela uste du Gobernuak, The New York Times-ek dioenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako banku garrantzitsuenetako batzuk auzitara eramango ditu Gobernuak "milaka milioi dolarrengatik". Burbuila inmobiliarioak eztanda egin zuenean, hipoteken balioen kalitatearen inguruan inbertsoreei irizur egin zietela uste dute, gaur The New York Times egunkariak argitartu duenez.

Etxebizitzen Finantziazioaren Agentzia Federalak, Fannie Mae eta Freddie Mac hipoteka erakunde handiak gainbegiraten dituen agentziak, salaketa aurkeztuko du "dozena bat bankuren aurka". Horien artean, Bank of America, JPMorgan Chase, Goldman Sachs eta Deutsche Bank.

Salaketa gaur bertan edo asteartean jarriko dute (astelehena AEBetan jai eguna da), Etxebizitzen Finantziazioaren Agentzia Federalak salaketak aurkezteko epea bukatu baino pixka bat lehenago.

Agentzia honek, aktibo horietan oinarritutako balioak igorri ahal izateko hipotekak batzerakoan, hipoteken kontratuak ez zituztela behar bezala ikertu argudiatuko du, burtsako legeek dioten moduan. Gainera, mailegatzaile askoren diru sarrerak faltsutu egin omen zituzten.

Mailegatzaile asko ordaindu ezin gabe gelditu zirelako, 2008 urte bukaeran burbuila inmobiliarioak eztanda egin zuenean, higiezinen balioen kotizazioa gain behera etorri zen. Ondorioz, Fannie Mae eta Freddie Mac-ek 30.00 milioi dolar baino gehiago galdu zituzten, eta kutxa federaletatik estaliak izan ziren batik bat galera horiek.

The New York Timesek dioenez, Etxebizitzen Finantziazioaren Agentzia Federalak auzitara eramango duena, pasa den uztailean 900 milioi dolarreko ustezko iruzur hipotekarioagatik, Suitzako USB bankuaren aurka aurkeztu zuenaren antzekoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea