Itxi

2020/06/07

17:48

Ekonomia

Industria

Automobilgintza bultzatzeko estrategia komuna eskatu dute EAEk eta Nafarroak

Agentzia | Erredakzioa

Tapiaren ekimenez zortzi erkidegok gutun bat bidali diote Industria ministroari. “Automobilgintzaren oraina eta, batez ere, etorkizuna artatzeko” estrategia partekatu bat premiazkoa dela uste dute.

  • Gasteizko Mercedes Benz lantegia. Arttxiboko argazkia: EFE

    Gasteizko Mercedes Benz lantegia. Arttxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Automobilgintza sektorea bultzatzeko estrategia komuna martxan jartzea eskatu diote Euskadik, Nafarroak eta beste sei erkidegok (Katalunia, Galizia, Valentzia, Gaztela eta Leon, Aragoi eta Madril) Reyes Maroto Industria ministroari.

Zortzi erkidegoetako industria arduradunek ministroari gutun bat bidali diote. Estatuarentzako estrategikoa den sektorearen egoerarekin “oso kezkaturik” agertu dira, eta “lankidetza konstruktiborako” borondatea azaldu dute.

Arantxa Tapia Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuaren ekimenez zortzi erkidegoek gutuna bidali diote Marotori. “Automobilgintzaren oraina eta, batez ere, etorkizuna artatzeko helburuarekin, esfortzuak eta baliabideak batzeko” estrategia partekatu bat premiazkoa dela uste dute erkidegoek.

Sektore publikoak eta pribatuak I+Gean egindako inbertsioa baliatzea eskatu dute, baita giza baliabideak hezkuntzaren bidez sortzeko ere. Jarduera eta lanpostuak epe laburrera mantentzeko sektoreari bultzada berri bat ematea beharrezkoa da, eta etorkizunean lehiakortasuna hobetu, agintarien arabera.

Automobilgintzaren Mahaia

Automobilgintzaren Mahai bat sortzea planteatu dute buruzagiek, Espainiako Gobernuaren gidaritzapean, eta erkidegoen beraien eta sektorearen laguntzarekin.

Neutraltasun teknologikoan oinarrituta autoen eskaera areagotzeko programa bat eskatu dute. Krisi egoera batean ibilgailu elektrikoen salmenta soilik bultzatzen baldin badute, “gizartearen desorekak” sakonduko lituzkete, baliabide gutxi duten pertsonen kalterako.

Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea garatzea, gutxiago kutsatzen duten motorrak garatzeko ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) eta energia berriztagarri eta prezio lehiakorretan oinarritutako politika bat bultzatzearen aldeko apustua egin dute.

Azkenik, enpresa handien aldeko apustu argia egitea beharrezkoa dela uste dute. Europar Batasunetik at dauden herrialdeen “dumping fiskala” saihesteko politikak bultzatzea eskatu dute.

“Premiazko” neurriek inbertsio berriak beharko dituztela onartu dute kontseilariek. Horregatik, automobilgintza sektorea laguntzeko itun estrategiko bat beharrezkoa ikusten dute, baliabide ekonomikoak bideratzeko akordioa ixteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;