Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Lagardek atzeraldi berri batean sartzeko arriskuaz ohartarazi du

Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak aurreztea eta susperraldi ekonomikoa ekarriko duten neurriak hartzeko eskatu die eskatu die krisia gehien jasaten ari diren herrialdeei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari-kudeatzaileak, Christine Lagardek, Alemaniako Der Spiegel aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean esan duenaren arabera, munduko ekonomia berehala atzeraldi berri batean sartzeko arriskuan dago.

Lagardek Robert Zoellick Munduko Bankuko zuzendariak aditzera emandako beldurrak jaso ditu, eta azpimarratu duenez, munduan ezbehar ekonomiko berri bat izateko arriskua dago, baina "saihesteko aukera dago oraindik. Gobernuek eta banku zentralek duten guztia atera dutenez, 2009an baino aukera gutxiago dituzte. Baina gobernuak, nazioarteko erakundeak eta banku zentralak elkarlanean aritzen badira, atzeraldia saihestu dezakegu", esan du Legardek.

Hori dela eta, Estatuak aurreztea eta susperraldi ekonomikoa ekarriko duten neurriak hartzeko eskatu die NDFren zuzendariak krisiak gehien astindu dituen herrialdeei, "gertu dagoen beheranzko joera ekidite aldera". "Orokorrean, gure ustez banku europarrak kapitalizatuak izan behar dira, zorraren krisiak eta susperraldi ahulak dituzten arriskuak jasatean indartsu egoteko", esan du. Lagardek, AEBen kasuan, adierazi du bere ekonomia "konfidantza arazo" bat jasaten ari dela eta, Alemaniari dagokionez, kanpoko demandaren balizko hozte bat izan litekeela ohartarazi du, nahiz eta kontuak postibikoak diren eta hazkunde ekonomikoa agerikoa den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea