Ekonomia -

Saio bukaera

Ibex 35ek arnasa hartu eta % 2,77 egin du gora

Emaitza onak izan dira nagusi burtsen saioan, besteak beste, Alemaniako Konstituzionalak Greziako erreskateari eskainitako bermeari eta AEBetako enplegu planari esker.

Tentsioz beteriko eguna izango da berriro ere gaurkoa. Argazkia: EFE
Tentsioz beteriko eguna izango da berriro ere gaurkoa. Argazkia: EFE
Tentsioz beteriko eguna izango da berriro ere gaurkoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emaitza onak izan dira nagusi burtsetako saioan, besteak beste, Alemaniako Konstituzionalak Greziako erreskateari eskainitako bermeari eta AEBetako enplegu planari esker.

Espainiako burtsak % 2,77 egin du gora eta 8.100 puntuko maila gainditu du, besteak beste, nazioarteko merkatuei, Alemaniako Konstituzionalak Greziako erreskateari eskainitako bermeari eta AEBak prestatzen ari diren enplegu planari esker.

Ibex 35ek 220,20 puntu igo da, urteko zortzigarren igoerarik handiena, 8.156,60 punturaino.

Halaber, Europako burtsa gehienek gora egin dute: Milangoak, % 4,24; Parisekoak, % 3,62; Frankfurtekoak, % 4,07; Euro Stoxx 50 indizeak, % 3,42, eta Londresekoak, % 3,14.

Azken hiru saioetan % 10 behera egin ostean, Espainiako burtsak gorakadekin hasi du saioa, % 2 inguruko irabaziekin.

Wall Streetek asteartean izandako beherakada txikia (% 0,9) ezagutu ostean, 8.150 punturaino egin du gora Ibex 35ek, Tokioko laguntzarekin, Japoniako Bankuak interes-tasa mantentzea erabaki eta gero. Halaber, AEBetako enplegu planari 300.000 milioi dolar gehiago bideratuko dizkiotela ezagutu da gaur.

Hori horrela, hasierako gorakadak indarra galdu du Alemaniako Konstituzionalaren erabakia (Greziako erreskatean parte hartzeko baimena eman dio) ezagutu arte. Orduan, burtsak 8.150 puntutik gora kokatu da.

BBVAren eta Funcasen aurreikuspen ekonomikoek, Portugaleko zorraren enkanteak eta Alemaniako ekoizpen industrialaren % 4ko gorakadak uztailean ez dute eragin handirik izan merkatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea