Itxi

2020/06/20

10:53

Ekonomia

KORONABIRUSA

LAB: "Patronala etekin guztiekin geratzen da eta ez du ezer jartzen ABEEetan"

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jaurlaritzak, CC.OOk, UGTk eta Confebaskek Aldi Baterako Enplegu Erregulazioei buruz egindako akordioa "motz" geratzen dela salatu du Aranburuk baita "soilik diru publikoarekin finantzatuko dela".

  • Garbiñe Aranburu Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa bateko artxiboko irudian.

    Garbiñe Aranburu Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa bateko artxiboko irudian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak gogor salatu du euskal patronalak ez duela "ezer jarri" soldatarik baxuena duten langileen ABEE edo Aldi Baterako Enplegu Erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko eta "azken urteetako etekinak eurentzat gorde" izana gaitzetsi du.

LABeko buruarentzat, ostegun honetan Jaurlaritzak, CC.OO.k, UGTk eta Confebaskek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio txostenen inguruan egindako akordioa (20.000 eurotik beherako oinarri arautzailea duten langileei 150 euro ordainduko dizkie Eusko Jaurlaritzak) "oso motz" geratzen da. "Batetik, ezartzen dituen mugak direla eta, ez delako langile guztientzat izango, eta bestetik, osatzen duen kantitatea oso txikia delako. Eta garrantzitsuena dena, ez duelako inolako oztoporik jartzen lanpostuak gal ez daitezen" zehaztu du.

Aranburuk adierazi du nola finantzatu behar den ere oso kritikagarria dela, "diru publikoa bakarrik erabiliko baita horretarako, hau da, langile guztien dirua", "patronalak ez du ezer jarriko, azken urteetan lortutako etekin guztiak eurentzat gorde dituzte" salatu du.

LABeko arduradunaren iritziz, lanaren arazoari irtenbidea ematea "lehentasunezkoa" da, eta horregatik, sindikatu abertzaleak plan integral bat helarazi die EAEko zein Nafarroako gobernuei, Confebaski eta CEN patronalari.

Proposamen horretan, besteak beste, ABEEak osatzea eta lanpostuak bermatzea planteatzen dira, "kaleratzeak ez egiteko baldintza amaitzen denean".

Gainera, aldi baterako kontratua duten langileen egoera hobetzeko neurri andana ere proposatu dituzte eta langabezian geratu diren edo gera daitezkeen langileek 1.200 euroko diru-sarrera izatea bermatzea.

Madrilen PSOEk, Podemosek eta EH Bilduk lan-erreforma bertan behera uzteko sinatutako akordioa betetzea ere eskatu du Aranburuk eta 2012ko erreforma hark patronalari "kaleratzeak erraztu eta ia doakoak bihurtzeko aukera eman ziola" gogorarazi du.

Lan harremanen ereduaren prekarizazioa

"Garbi geratu da bai patronalak baita gobernuek ere  ez diotela lanaren arazoari konponbidea eman nahi. Euskadin akordioa gutxiengo sindikalarekin sinatu dute, eta ez dute horretarako zilegitasunik.  Nafarroan Elkarrizketa Sozialaren mahaian aztertu da baina ez dute LABen proposamenaren inguruan hitz egin nahi, arazoari irtenbidea emango litzaiokeenean" ohartarazi du.

Aranburuk dio pandemia honek zerbait argi utzi badu, "lan harremanen eredua prekarizatua eta oso hauskorra dela" dela. "Krisia iritsi bezain pronto, milaka lanpostu desegin ziren, aldi baterakoak gehienak, %89, eta egoera horrek bereziki kaltetu ditu gazteak eta emakumeak". 

Langile asko "behar dituenean erabiltzen ditu sistemak eta bota behar ez dituenean" ohartarazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;