Ekonomia -
Krisia
BBVAk eta Funcasek txikitu egin dituzte ekonomiaren aurreikuspenak
Erakundeen esanetan, Espainiako ekonomia bi hamarren gutxiago haziko da 2011n, eta bost hamarren gutxiago 2012an.
Erredakzioa
Aurrezki Kutxen Fundazioak (Funcas) eta BBVAk txikitu egin dituzte Espaniako ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak, eta ekonomia jarduera geldirik dagoela ohartarazi dute.
Funcasen arabera, Espainiako ekonomia % 0,7 haziko da 2011n, hots, aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago, eta % 1 hurrengo urtean, bost hamarren gutxiago.
Erakundearen esanetan, esportazioek behera egin dutelako eta Espainiako ekonomiak finantziazio handia behar duelako jaitsi da aurreikuspena.
Halaber, Aurrekontu publikoen murrizketekin jarraitu beharra dagoela ohartarazi du, batik bat erkidegoetan, defizit helburuak betetzeko.
BBVAren arabera, Espainiako ekonomia % 0,1 haziko da aurtengo hirugarren hiruhilekoan aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, hots, hamarren bat gutxiago.
Urteko lehen hiruhilekoan, ekonomia % 0,4 hazi zen, eta % 0,2 bigarrenean.
BBVAk nabarmendu du hazkundea ez dela nahikoa enplegua sortzeko.
Gainera, bankuak esan du inflazioa jaitsi egingo dela urte amaieran, erregaia merkatu egingo baita.