Ekonomia -

HEGALDIEN ITZULERA

16 ibilbide berreskuratuko ditu Vuelingek Loiu eta Hondarribian ekain eta uztailean

Aire konpainiak jakinarazi du koronabirusaren ondorioz hiru hilabetez aire-sektorea geldirik izan ostean, bere ibilbideak berrerabilaraziko dituela EAEko aireportuetatik.

Ekainaren 25etik aurrera 15 aire-ibilbide izango dira Bilboko aireportutik. Argazkia: EiTB
Ekainaren 25etik aurrera 15 aire-ibilbide izango dira Bilboko aireportutik.
Ekainaren 25etik aurrera 15 aire-ibilbide izango dira Bilboko aireportutik. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vueling konpainiak iragarri duenez, berehala martxan jarriko du uda honetarako programa, ekainaren 25ean Bilbotik Sevillara irtengo den lehen hegaldiarekin. Ekainean eta uztailean beste 15 ibilbide zuzen eskainiko ditu Bizkaiko aireportutik eta Donostiakotik.

Ohar baten bidez, Vuelingek jakinarazi du koronabirusaren ondorioz hiru hilabetez aire-sektorea geldirik izan ostean, bere ibilbideak berrerabilaraziko dituela EAEko aireportuetatik. Denbora tarte honetan "ezinbesteko garraioan, bai pertsonen garraioan, bai material eta ekipo sanitarioen garraioan" aritu direla ere azaldu dutela.

Aire konpainiak nabarmendu duenez, bezeroei "esperientzia segurua eta lasaia" eskaini nahi die, eta, horretarako, Aire Segurtasunerako Europako Agentziaren (EAEA) gomendioak jarraitzen ari da.

Ekainaren 25eko Sevillarako hegaldiaren ondoren, uztailean Menorca eta Lanzarote arteko ibilbideak berreskuratuko dira, baita Alacant (uztailak 1), Mallorca, Eivissa eta Valentzia (uztailak 2), Fuerteventura (uztailak 4) eta Granadarakoak (uztailak 10) ere. Uztailaren 13ko astean zehar, Londresera (Gatwick) eta Parisera (Orly) (uztailak 16) egindako nazioarteko hegaldiak gehituko zaizkio zerrendari.

Ibilbide horiei Vuelingek konfinamendu-aldian gutxieneko zerbitzupean izan dituenak gehitu behar zaizkie: Bartzelonarako ibilbidea, Malagarakoa, Teneriferakoa eta Kanaria Handirakoa (ekainaren 13an eta 14an hasi ziren)

Bestalde, Hondarribiko aireportuan Bartzelonarako ohiko bideari ekingo diote uztailaren 13an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Oporrak Uda Hondarribiko aireportua Koronabirusa