Ekonomia -

Fiskalitatea

Erreforma fiskala egiteko Bildu-PSE akordioa posiblea ikusten du LABek

Gainera, Bildu eta Aralarrek hauteskunde orokorretara begira egindako akordioa ontzat eman du "Euskal Herriaren eskubideak defendatzeko".

PSEri "sinesgarritasun gutxi" ikusten diola esan du Etxaidek. Argazkia: Efe.
PSEri "sinesgarritasun gutxi" ikusten diola esan du Etxaidek. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreforma fiskala egiteko Bildu eta PSEren arteko akordioa posiblea ikusten du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak . Hala ere, sozialistek "sinesgarritasun gutxi" ematen diotela azpimarratu du neurriak hartzeko garaian "ezertxo ere" ez dutelako egin.

Donostian emandako prentsaurrekoan, LABek bere erronka eta lanerako ardatz nagusiak irailaren 22ko asanbladan aurkeztuko dituela iragarri du.

Zentzu honetan, Bilduk eta PSEk "akordio politikoak" egin ditzaketela nabarmendu du, "nahiz eta kontrako zentzuan egindako akordioak errazagoa da", hau da, "aldaketa fiskalak egitea baina ezer aldatu ez dadin".

LABeko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistek "sinesgarritasuna irabaziko lukete iruzur fiskalaren kontra borrokatuko balute, horrez ez baitu legedian aldaketa handirik egitea eskatzen".

Azaroaren 20ko hauteskundeak

Bestalde, hauteskunde orokorrei begira, oso positibotzat jo du Bildu eta Aralarren arteko akordioa "Euskal Herriaren aldeko interesak alderdien interesen gainetik defendatzeko".

"Lurralde eta gizarte eredua zalantzan jartzen" ariden momentuan, "herri bat bezala" aritu eta "ekintza horri interes partikularren aurrean lehentasuna ematen dion esparru politikoa izatea" positiboa dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea