Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Aguirre: 'EAEko ekonomiak hazkunde txikia izango du 2012an'
Euskadi "uharte batean ez" dagoela onartu du Ekonomia sailburuak, horregatik "kanpoan gertatzen denak asko eragiten gaitu".
Erredakzioa
Calos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua baikor azaldu da eta datorren urtean euskal ekonomiak hazkunde txikia izaten jarraituko duela uste du. Gainera, 2012an EAEk lanpostuak sortuko dituela erantsi du Aguirrek.
Hala ere, Euskadi "uharte batean ez" dagoela onartu du Ekonomia sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketan, horregatik "kanpoan gertatzen denak asko eragiten gaitu". Aguirrek azaldu duenez, Alemaniako edo Frantziako ekonomien datu negatiboek "aurreikuspenak txikitzera behartuko dute".
Hala eta guztiz ere, "munduko ekonomiak apur bat laguntzen badu Euskadi krisitik indarturik aterako da", Aguirreren hitzetan.
Bestalde, "zenbait erakunde publiko edo semipublikoetan murrizketa batzuk egitea posible" dela onartu du sailburuak.