Ekonomia -
Hitzaldia
Obama: 'Enplegu egitasmoak ekonomiari bultzada emango dio'
Egitasmoa "berehala onartzeko" eskatu die legegileei AEBetako presidenteak. Planak 450.000 milioi dolarreko kostua izan dezake.
Erredakzioa
Kongresuaren aurrean gaur aurkeztuko duen enplegu egitasmoak "geraturik dagoen ekonomiari bultzada emango" diola adierazi du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak. Plana "erabat ordaindurik" egongo dela ziurtatu du Obamak.
Kongresuko bi ganberen aurrean eman beharreko hitzaldiaren zatiak igorri ditu Etxe Zuriak. Egitasmoa "berehala onartzeko" eskatu die legegileei AEBetako presidenteak. Planak 450.000 milioi dolarreko kostua izan dezake.
Besteak beste, langile berriak kontratatzen dituzten enpresei zergak murriztuko dizkio neurriak. Era berean, langileen soldaten eta enpresa txikien gaineko zergak murriztuko ditu egitasmoak.
2012ko hauteskundeei begira boto-emaileen kezka nagusia bilakatu da langabezia. Langabezia-tasa % 9,1ekoa da egun AEBetan eta epe laburrera behera egingo duenik ez dute uste adituek.
Berrautaketa
Langabezia arazo bat bihurtu da presidentearentzat, are gehiago berrautaketara aurkeztuko dela jakinda.
Ekimen politikoa berreskuratu nahi du presidenteak hitzaldiarekin, izan ere, azken hilabeteetan errepublikanoek Etxe Zuria demokratei kentzeko aukera ikusi dute.