Ekonomia -

Ekonomia

Asmussen alemaniarrak EBZn Starken lekua betetzea proposatuko dute

Starken dimisioak eragin negatiboa izan zuen ostiralean Europako burtsa nagusietan. Gutziek % 4ko jaitsierak izan zituzten, batezbestez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jörg Asmussen Alemaniako Finantza ministrordeak Jürgen Stark herkideak Europako Banku Zentralean (EBZ) utzitako lekua betezea proposatuko du Alemaniako Gobernuak, iragarpen ofizial baten arabera.

Wolfgang Schäuble Finantza ministro alemaniarrak egin du iragarpena Marseillako G7aren bileraren testuinguruan. Starken dimisioa Frankforten baieztatu zuen EBZk ostiralean.

Orduan emandako azalpenen arabera, 63 urteko Starkek arrazoi pertsonalengaitik aurkeztu zuen dimisioa. Hala ere, zenbait hedabideren arabera, dimisioa Jean Claude Trichet EBZko presidentearekin eta zuzendaritzako beste zenbait kiderekin izandako desadostasunek eragin dute.

Starken dimisioak eragin negatiboa izan zuen ostiralean Europako burtsa nagusietan. Gutziek % 4ko jaitsierak izan zituzten, batezbestez. Euroak ere behera egin zuen eta azken sei hilabeteetan dolarrarekiko izandako kotizazio baxuenera iritsi zen (1,37 dolar).

Asmussenek 45 urte dauzka eta Alderdi Sozialdemokratako kidea da. Alemaniak bere hautagaitza proposatuko die euroguneko 16 kideei Starken lekua betetzeko EBZko batzorde exekutiboan eta gobernu kontseiluan. Starken agintea 2014ko maiatzak 31ean amaitzekoa zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea