Ekonomia -

Bost hilabetez egin du behera

Etxebizitzen salmentak % 45,5 egin du behera Euskadin

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, Espainian Etxebizitzen salmentak % 34 baino gehiago egin du behera uztailean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.065 etxebizitza saldu ziren joan den uztailean EAEn, aurreko urtean baino % 45,5 gutxiago; izan ere, 2010ean 1.855 salmenta izan ziren Euskadin.

Etxebizitzen salmentek % 34,8 egin dute behera uztailean, 2010eko datuekin alderatuta. 28.391 salmenta egin dira, eta elkarren segidako bosgarren hilabetez egin dute behera, Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera.

Bizkaia izan da salmenta gehien izan dituen lurraldeak.

Salmenten ia hiru laurdena (% 74,2) etxebizitza libreetan eman zen uztailean, EAEn. Gainerakoak, babes ofizialeko etxebizitzen salmentak izan ziren.

Espainian, beherakada handiena etxe berrietan gertatu da, % 39,8 (13.564 salmenta), eta bigarren eskuko etxeen salmentek % 29,5 (14.827 salmenta) egin dute behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea