Ekonomia -

Finantza krisia

Obama: 'Espainia Europako arazo nagusia izango da'

AEBetako presidentearen ustez, Europako buruzagiek zerga politikak koordinatu egin beharko dituzte zorraren krisiari aurre egiteko.

Barack Obama, artxiboko irudi batean. EFE
Barack Obama, artxiboko irudi batean. EFE
Barack Obama, artxiboko irudi batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak zerga politikak hobeto koordinatzeko dei egin die Europako agintariei, zorraren krisia gainditzea helburu.

AEBetako presidentearen ustez, une honetako arazo nagusia Grezia da, baina hurrengoa Espainia eta Italia izango dira merkatuek eraso egiten jarraitzen badute.

Gaztelaniazko hedabideekin izandako solasaldi batean, Obamak hizpide hartu du Europako zorraren krisia hizpide hartu du, eta hori konpondu arte mundu osoko ekonomian "ahuldadeak" atzemango direla ohartarazi du.

Batik bat, koordinazio eza kritikatu du, bere iritziz horrela zailagoa baita krisiari aurre egiteko neurriak onartzea.

Obamaren aburuz, "azkenean, Europako buruzagiak batzartu egin beharko dira eta diru batasuna zerga politika koordinatuekin nola bateratu erabaki beharko dute".

"Une honetan moneta bakarra dago, baina ez politika ekonomiko bateratua", kritikatu du.

AEBetako agintariaren esanetan, orain Grezia da "berehalako arazoa", baina "arazo nagusia" Espainia eta Italia izango dira merkatuek eraso egiten jarraitzen badute.

Nolanahi ere, Obamak uste du arazoak konponbidea izango duela "epe luzera" merkatuek jakin badakite superabita duten herrialdeek gainerako estatu kideei lagunduko dietela eta krisian dauden herrialdek "zor arazoak gainditzeko" eta "produktibitatea handitzeko" neurriak hartzen dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea