Ekonomia -

EAEko kutxen bat egitea

Ezker Batuak bat egitearen aurka bozkatuko du

Aranaren hitzetan, EAJk, PSEk, PPk eta Bilduk azaldu beharko dute zeintzuk diren kutxak pribatuak egitearen abantailak; izan ere, Estatuan kaudimen handienetarikoa dutenen artean daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EBko ordezkariek bat egitearen aurka bozkatuko dute BBK eta Kutxako batzarretan; izan ere, "Espainiako bankuek kutxen lehia ezabatu nahi dute".

Mikel Arana EBko idazkari nagusiak prentsa oharrean jakinarazi duenez, bat egiteak "diru pribatua ekarriko du, eta horrekin batera familia eta enpresa askoren aurrezkien pribatizazioa ekarriko du".

Aranaren hitzetan, "baliteke kutxen helburu historikoa bigarren maila batean gelditzea, tamaina handiagoko erakundeekin lehian sartzeko".

Aranaren esanetan, EAJ, PSE, PP eta Bildu alderdiek "azaldu beharko dute zeintzuk diren kutxak pribatuak egitearen abantailak; izan ere, Estatuko kaudimen handienetarikoa dutenen artean daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea