Ekonomia -

Koronabirusa

Euskadiko BPGa aurten % 8,9 jaitsiko dela aurreikusi du Laboral Kutxak

Horren arabera, enpleguak 2023an berreskuratuko du krisiaren aurretiko maila. 2021era begira, BPGaren hazkundea % 7koa izango da Euskadin eta % 6,9koa Estatuan.

Langile bat, automobil enpresa batean. Argazkia: EFE
Langile bat, automobil enpresa batean.
Langile bat, automobil enpresa batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxak beherantz berrikusi ditu aurtengo aurreikuspen ekonomikoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2020an Barne Produktu Gordina (BPG) % 8,9 jaitsiko dela aurreikusi du, koronabirusak eragindako krisi ekonomikoa dela eta. 2021erako, berriz, % 7ko hazkundea aurreikusi du.

Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Zerbitzuko arduradunak 2019ko Euskal Ekonomia Txostena aurkeztu du ostegun honetan, eta 2020rako aurreikuspen ekonomikoak ere jakinarazi ditu.

Agerraldian azaldu duenez, koronabirusaren krisia kontuan hartuta, BPGak % 8,9 egingo du behera aurten Euskadin, Estatuan baino zertxobait gutxiago (-% 9,4). 2021era begira, BPGaren hazkundea % 7koa izango da Euskadin eta % 6,9koa Estatuan.

Bilakaera horrekin, langabezia-tasa aurten % 14,2koa izango da, eta datorren urtean %12,7ra jaitsiko da. Enpleguak, bestalde, % 7,3 egingo du behera aurten, eta % 5,6 haziko da hurrengoan. Laboral Kutxaren arabera, enpleguak 2023an berreskuratuko du krisiaren aurretiko maila.

Bestalde, egoera honetan hartu beharreko neurrien inguruan, Madariagak uste du "zentzuzkoa" dela pentsatzea epe ertainean zerga batzuk "igo" beharko direla.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Laboral Kutxa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Koronabirusa BPGd Espainia