Ekonomia -
Analisia
Txina, Europa erreskatatzeko prest
Txinak diru asko du soberan eta une honetan Italian edo beste nonbait masiboki bonoak erosi ditzakeen herrialde bakarra da.
Jesus Torquemada
Badatozela txinatarrak! Hori da Europan entzuten hasi garen alarma deia. Urteak eman dituzte guri denetik salduz eta orain erosten hasiko dira.
Italiako gobernuak ofizialki laguntza eskatu dio Txinari, zehazki Italiako altxorraren bonoak erosteko eskatu dio. Txinak diru asko du soberan eta une honetan Italian edo beste nonbait masiboki bonoak erosi ditzakeen herrialde bakarra da.
Ia herrialde guztiekin arlo komertzialean Txinak duen superabitari esker dirutza aurreztu du eta bertako funtsak, China Investment Corp deiturikoak ez daki zertan gastatu.
xina Estatu Batuetako altxorraren bono-eroslerik nagusiena da baina jada gehiegi ditu. Orain arriskuak banatu egin nahi ditu, eta beraz, agian interesatuko zaio bere aurrezkien zati bat eurora bideratzea.
Gainera Txinari ez zaio Europa finantza arloan hondoratzerik komeni, beharrezkoa baitu europarrak produktu txinatarrak erosten jarraitzea.
Arazoa da Txina zor publikoa eta Europako enpresak erosten hasten bada, une batean Europak Txinarekiko menpekotasun handiegia izan dezakeela. Horixe bera gertatu zaie hain zuzen ere Estatu Batuei.