Ekonomia -

Bilera

Jaurlaritza eta aldundiak bildu egingo dira gaur, zergak hizpide

Aurreko bileran, lehendakariak errenta altuei zergak igotzea eta iruzurraren kontrako plan zabal bat osatzea proposatu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek bilera egingo dute gaur goizean zerga alorrean aldaketak egiteko eta zerga-iruzurrari aurre egiteko neurrien inguruan proposamenak eztabaidatzeko Zerga Kideketarako Sailaren baitan.

Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailetik jakitera eman dutenez, Patxi Lopez lehendakariak uztailaren 20an hiru ahaldun nagusiei helarazi zizkien proposamenak izango dira bileraren oinarriak.

Lehendakariak errenta altuei zergak igotzea eta iruzurraren kontrako plan zabal bat osatzea proposatu zien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiei.

Azken puntu horretan Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia oso ados agertu zen.

Gipuzkoaren kasuan, lehendakariak esan zuen bat egin zuela Ondarearen gaineko Zerga berreskuratzeko proposamenarekin, baina Bizkaia eta Araba kontra daude.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia izan zen kritikoena, lehendakariaren proposamenak entzun ondoren "desengainu handia" hartu baitzuen.

Eusko Jaurlaritzaren izenean Manuela Escribano Zerga alorreko sailburuordea eta Jose Luis España joango dira Gasteizen gaur goizean egingo duten bilerara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea