Ekonomia -

Emprende 2011

Enpresak sortzeko eremu emankor baten alde egin du Patxi Lopezek

Lehendakariak Emprende 2011 ekimenari hasiera eman dio, eta "abentura berri bat abiatu" nahi duten ekintzaileei bidea erraztearen alde egin du.

Zergen erreformaren aurkako jarrera aztertzeko eskatu du lehendakariak

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskadi enpresa berriak sortzeko eremu emankor" bihurtzea behar-beharrezkoa dela azpimarratu du Patxi Lopez lehendakariak; izan ere, "talentuak erakartzeko lehia gertatzen ari da mundu osoan, eta gu ezin gara hortik kanpo geratu".

Hitzordu hau "etorkizuneko negozio emankor askoren haztegia izango da aurten ere", esan du gaur Barakaldon, BEC erakustazokan, Emprende 2011 abiatzeko ekitaldian.

Lehendakariaren ustez, "abentura berri bat abiatu nahi dutenek egin beharreko tramite burokratiko gogaikarriak murrizten ahalegindu behar dugu".

Horren harian, Euskadiko Ekintzaileentzako Zerbitzua sortu dutela nabarmendu du. Urrian hasiko da lanean, eta "ekintzaileei informazioa eta aholkua emateko bide guztiak batuko dituen bulegoa da".

Lopezek azaldu duenez, iaz Industria Sailak 10,5 milioi euro bideratu zituen ekintzaileen proiektuak bultzatzeko, eta aurreko ekitaldian, zortzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea