Ekonomia -

Zergen eztabaida

Zerga erreformari buruzko eztabaida zabaldu du lehendakariak

Lehendakariak partaidetza prozesu bat jarri berri du martxan, euskal herritarrek ere beren iritzia eman, ideiak proposatu eta iradokizunak egin ditzaten.

Lehendakariak Emprende 2011 ekimenari hasiera eman dio

02:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 20an Patxi Lopez lehendakaria hiru euskal lurraldeetako ahaldun nagusiekin elkartu zen, Euskadiko zerga erreforma bultzatzeko ideia nagusiak biltzen dituen agiriaren berri emateko.

Lehendakariak partaidetza prozesu bat jarri berri du martxan, euskal herritarrek ere beren iritzia eman, ideiak proposatu eta iradokizunak egin ditzaten.

Dokumentu ireki bat aurkeztu du Patxi Lopezek, herritar guztien artean fiskalitaterik onena lortzea helburu duena: enplegua sustatzea, gizarte politikak garatzea, erakundeen bikoiztasunak deuseztatzea eta fiskalitate zuzenagoa eta bidezkoagoa lortzea.

Euskal zerga erreformak bakoitzak ahal duen neurrian eta bere errentaren arabera gizarteari ekarpena egitea lortzea du xede, besteak beste. Era berean, iruzurrari aurre egin nahi dio, ordaindu behar duten guztiek, eta salbuespenik gabe, hala egin dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea