Ekonomia -
Euskal kutxen bat-egitea
Kutxa Bankek finantziazio beharrei erantzutea eskatu du Confebaskek
Kutxa berriak "euskal enpresek eta familiek dituzten finantziazio beharrei erantzutea" eskatu du EAEko patronalak.
Erredakzioa
Confebask EAEko patronalak begi onez ikusi du hiru euskal kutxek bat-egiteko egin duten akordioa eta Kutxa Banki eskatu dio "euskal enpresek eta familiek dituzten finantziazio beharrei" erantzuteko.
Izan ere, patronalak prentsa-ohar batean gogorarazi duenez, bereziki garrantzitsua da finantziazioa edukitzea "dirurik ez dagoen momentu honetan".
Confebaskek bat-egite prozesua "arrakastatsua" izango dela espero du, eta gustura agertu da "sustatzaileek lortu duten adostasun zabalagatik", zeren proiektua “estrategikoa da eta Euskadiren garapen sozioekonomikoa eta enpresariala garatzeko neurri garrantzitsua da".
Confebasken esanetan, "lehen mailako eta indar handiko" finantza erakunde bat izatea "berez da ona".
Baina egungo egoera ekonomikoan eta krisian "garrantzitsua izango litzateke Kutxa Bankek euskal enpresek eta familiek dituzten finantziazio beharrei erantzutea".