Ekonomia -

INEren datuak

Etxebizitzen prezioak merkatzen jarraitzen du, % 6,8 ekaina arte

Beherakada horixe izan dute prezioek 2011ko bigarren hiruhilekoan, 2010eko epe beraren aldean, Espainian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzaren prezioa % 6,7 merkatu da EAEn urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe beraren aldean, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Etxebizitza berrien prezioak % 4,1 egin du behera eta % 8,7 bigarren eskuko etxeen kasuan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezioak % 2,3 merkatu ziren, etxebizitza berriena % 3,6 eta bigarren eskukoena % 1,3.

Hori horrela, lehenengo sei hilabeteak kontuan izanda, prezioaren beherakada % 4,8koa izan da.

Nafarroan, bigarren hiruhilekoan % 7,6koa izan da merkatzea, aurreko urtearekin konparatuta.

Espainia

Etxebizitzen prezioak % 6,8 egin zuen behera 2011ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko epe beraren aldean, Espainian.

Etxebizitza librearen prezioaren merkatzea mantsotzen hasi zen 2009ko bigarren hiruhilekotik aurrera, orduan beherakada % 7,7koa izan baitzen. Baina orain berriro bizkortu da prezioaren beherakada.

Bigarren eskuko etxebizitzaren merkatzeak eragin du batez ere prezioaren beherakada, % 8,3 egin baitu behera prezioak, eta etxebizitza berriak % 5,2 merkatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea