Ekonomia -

Lan erreforma

Azken lan erreformak 'urriak' dira, Confebasken ustez

Confebaskeko presidenteak esan duenez "ezaugarri positiboak" daude, gazteak kontratatzeko sistema liberalizatzea dakarren oro gazteriarentzat ona delako, baina "askoz gehiago" behar dela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zapateroren gobernuaren azken bi lan erreformak gaitzetsi ditu Confebaskeko presidenteak, Miguel Angel Lujuak. "Urriak" direla esan du eta kontratazioan lagunduko ez dutela adierazi du.

Radio Euskadin elkarrizketatu dute Lujua, eta Gobernuaren azken lan erreformak "ezaugarri positiboak" dituela ere esan du: "Gazteen enplegua ezinbestekoa da eta gazteriarentzat ona da gazteak kontratatzeko sistema liberalizatzea dakarren oro ". Hala ere, enpresaren sektoreak "askoz gehiago" behar duela uste du, eta "Europako mailan egon ahal izateko lan egoera" behar dela esan du. Kontratatzeko "ahalik eta malgutasun handiena" eskatu du.

Gobernuak onartu dituen azken bi lan erreformak "uriak" dira Confebaskeko presidentearentzat. Langabeziaren gaitza onartuz, kontratazioaren liberaliazioa "ezinbestekoa" dela esan du lana sortzeko.

Euskal enpresen egoeraren inguruan, esportatzen ari direnak "egoerari eusten" ari zaizkiola esan du. Bestalde, barne merkatuaren baitan dudenak berankortasunaren arazoa dute, Lujuaren esanetan. "Kontsumoaren eta eskariaren arteko aldea oso nabarmena da; berankortasun handia dago, gainera, erakundeetan ere", adierazi du.

Estortsiorik gabeko unea

Euskal kutxen fusioa begi onez ikusi du Lujuak eta "orain estortsiorik gabeko unea egokitu zaigu eta hortaz, oso zaila den jarduera ekonomikoa berreskuratu behar dugu" esan du.

"Une berri bat bizitzeko itxaropentsu nago. Egoera politiko berri honek, iragana iraganean uztea lortuko du eta etorkizun lasaia eta baketsua izatea, egin behar duguna egitea ahalbidetuz; hazkundea eta bizi kalitatea hobetzea", adierazi du,

Otegiren epaiaren inguruan ez du hitz egin nahi izan Lujuak, enpresariei politikan sartzea ez dagokiela argudiatuz, "epaien eta fiskaltzaren erabakiekin adeitsuak izatea baizik".  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea