Ekonomia -

Foru Ogasuna

Gipuzkoak Ondarearen Gaineko Zerga berreskuratzea proposatuko du

Gipuzkoako Foru Ogasunak PFEZaren berrikuspen partziala egitea ere proposatuko du, zerga sistema "zuzenago eta progresiboago" bat lortzeko.

Helena Franco Gipuzkoako Foru Ogasuneko ahalduna. EFE
Helena Franco Gipuzkoako Foru Ogasuneko ahalduna. EFE
Helena Franco Gipuzkoako Foru Ogasuneko ahalduna. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helena Franco Gipuzkoako Foru Ogasuneko ahaldunak astelehen honetan iragarri duenez, urtea bukatu baino lehen, sail honek Ondarearen Gaineko Zerga berreskuratzea eta Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren berrikuspen partziala egitea proposatuko ditu.

Francok iragarri duenez, Foru Ogasunaren irizpidea "zorpetze maila mugatua" mantentzea izango da. Politika fiskalari dagokionez, "berdintasun irizpidea" defendatu du. Honen esanetan, gehien kobratzen duenak gehien ordaindu beharko du eta horren alde egingo du sail honek. Hala ere, "zuhurtziaz" arituko dira, erabakitakoak inguruko neurri fiskaletan eragina izan dezakeela kontuan hartuta.

Horren iritzian, ondare handienak "gehiago" eman beharko dute eta baliabideen "banaketa orekatuago" bat egin beharko da, "malgutasun maila batetik adostasunak bilatuz". Zentzu honetan, Ondarearen Gaineko Zerga berreskuratzeaz gain, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren berrikuspen partziala egitea proposatuko du.

Iruzur fiskalari dagokionez, hura saihesteko neurrietan egingo dutela lan azaldu du ahaldunak. Izan ere, egiaztapen "eraginkorragoak" burutzeko ahaleginak egingo dituzte, hau da, kontu-ikuskaritzak eta zuzeneko ikuskapen kopuru gehiago egingo dituzte baina langile berriak kontratatu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea