Ekonomia -

Lana

Michelinek sindikatuei jakinarazi die irailaren 15ean amaituko dela lan erregulazioa

"Datozen hileetan izan daitezkeen ekoizpen gorabeherak adostutako barne malgutasun mekanismoekin konponduko dira", UGTk azaldu duenez.

Michelin. Argazkia: EiTB
Michelin. Argazkia: EiTB
Michelin. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelinek sindikatuei jakinarazi die maiatzaren 12tik Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenpean dauden atalak normaltasunera itzuliko direla irailaren 15ean, bai Lasarten, bai Gasteizen, txostena amaitutzat emango baitute.

UGT sindikatuak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, zuzendaritzarekin bilera izan dute, eta enpresak adierazi omen die "datozen bi hilabeteetako ekoizpen aurreikuspenekin ez dagoela arrazoirik lan erregulazio txostenerako".

Hori dela eta, Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenpean dauden jarduerak (GC, AGI eta CAP, RCD, RAO eta PK/VIT) "txostenetik aterako dira dagoeneko jakinarazitako geldialdien datan, eta amaitutzat emango da txostena Espainiako eta Portugalgo Michelinen", enpresaren hitzetan.

Gainera, UGTk azaldu duenez, "datozen hileetan izan daitezkeen ekoizpen gorabeherak adostutako barne malgutasun mekanismoekin konponduko" direla adierazi die zuzendaritzak.

Michelinek bigarren erregulazio txostena ezarri zuen Gasteizen eta Lasarten maiatzaren 15ean, langile bakoitzari gehienez 70 egun naturaletan eragingo ziena, irailaren 15era arte. Uztailaren 9an, hala ere, langileen bi heren egoera horretatik atera zituen, eta txostenak lau ataletan soilik jarraitzen du. Azken horiek izango dira, hain zuzen ere, irailaren 15ean erregulaziotik aterako dituztenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Multinazionalak Enplegu-erregulazioko espedienteak Lasarte-Oria Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak Espainian Lan gatazkak COVIDaren agerraldiak gaur Enpresaburuak