Ekonomia -
Aurreikuspen ekonomikoak
Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako eta Europako hazkundea jaitsi du
2012rako aurreikusitako hazkunde tasa jaitsi eta % 1,1ean kokatu du. Euroguneko ekonomiaren hazkundeari dagokionez, aurreikuspenak ere murriztu egin ditu (% 2tik % 1,6ra).
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak astearte honetan azaldu duenez, 2011 bitartean Espainiako ekonomiak % 0,8ko hazkundeari eutsiko dio. 2012rako, ordea, aurreikusitako hazkunde tasa jaitsi eta % 1,1ean kokatu du. Euroguneko ekonomiaren hazkundeari dagokionez, aurreikuspenak ere murriztu egin ditu (% 2tik % 1,6ra). Espainiako Gobernuko zenbakiekin alderatuta, Nazioarteko Diru Funtsa ezkorragoa da; izan ere, erakunde horrek ez du Espainiako aurtengo ekitaldirako hazkunde aurreikuspenak murriztu (euroguneko gainontzeko herrialde handietan, berriz, murriztu ditu).
2012an Espainiak bere urteko hazkundea EBkoarekin egokituko du, eta % 1,1 haziko dira, Funtsaren arreikuspenen arabera.
Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsak % 1,6 jaitsi du euroguneko hazkundearen aurreikuspena 2011an; ekainean % 2koa izango zela aurreikusi zuen. Ildo horretan, Hogeitazazpiek uztaileko goi-bileran hartutako erabakiak "azkar" abian jartzeko gomendatu du Nazioarteko Diru Funtsak, "merkatuen konfiantza berreskuratzeko".
Halaber, Nazioarteko Diru Funtsak euroguneko barne produktu gordinaren hazkunde aurreikuspena jaitsi du 201rako, % 1,7tik % 1,1era.