Ekonomia -

Lan gatazka

Zamaketarien greba deialdia bertan behera utzi dute Bilboko Portuan

Coordinadora, LAB eta Kaia sindikatuek greba deialdia bertan behera utzi dute. Datorren astelehenean negoziatzen jarraituko dute. Bestalde, UGT hartu beharreko jarrera aztertzen ari da.

Bilboko Portua. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Portua. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Portua. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko zamaketarien greba deialdia bertan behera utzi dute Coordinadora, LAB eta Kaia sindikatuek. Greba larunbat honetan hastekoak ziren. Horrela, datorren astelehenean negoziatzen jarraituko dute. Bestalde, UGT hartu beharreko jarrera aztertzen ari da, sindikatuko iturriek azaldu dutenez.

Abuztuaren 8tik 28ra lanuzteak egitekoak ziren Bilboko Portuko zamaketariak. Hitzarmen kolektiboa betetzen ari ez zela salatu zuten sindikatuek, Bilboestiban langile berriak kontratatzeko garaian, aurreko urtean egindako lanaldi berezien (txanda bikoitzak) arabera.

Salatu dutenez, portuko zamaketariek lanegun gehiegi dituzte, hitzarmen kolektiboak aurreikusitakoaren gainetik, eta beharginen falta dago.

Lan gatazkari heltzeko Bilboestiba osatzen duten enpresen (CSP Spain bilbao, Berge, Toro y Betoloza, SLP) eta sindikatuen arteko negoziazioa martxan zuten.

Ostegunean, Coordinadorak eta UGTk kontraproposamena egin eta Bilboestibak oraindik desadostasunak zirela erantzun zien, baina datorren astelehenean negoziatzen jarraitzeko prest agertu zen, greba deialdia bertan behera utziz gero, UGTko iturriek jakitera eman dutenez.

Coordinadora, LAB eta Kaiak greba bertan behera uztea erabaki dute. Batzar orokorra deitu barik erabakia hartu izana kritikatu du UGTk.

“Presio politikoen eta isunen mehatxuen” aurrean “greba desegitea” erabaki dutela kritikatu dute iturriek. Hala ere, afiliatuekin hitz egiten ari da UGT, azkenean greba egin ala ez erabakitzeko.

Coordinadorak jakitera eman duenez, erabakia batzarrean hartu du gehiengoak; izan ere, nahiz eta akordiorik ez itxi, patronalaren eta sindikatuen “jarrerak nabarmen” hurbildu dira.

Horregatik, “fede onez” greba deialdia bertan behera uztea erabaki dute, eta “erantzukizunez jokatzeko” negoziatzen jarraitu, “gatazkari konponbidea emateko”. Azkenik, alde guztientzat “mesedegarria” den akordioa lortzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia LAB Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak UGT Lan gatazkak