Ekonomia -
Bi urtez
Ondarearen gaineko zerga berrezartzea onartu du Kongresuak
160.000 pertsonari eragingo die zerga berriak eta 2008an ezarritako gutxienekoa baino ia zazpi bider handiagoa da: 700.000 euro. Halaber, ohiko etxearen zerga bikoiztu egiten du, 300.000 euroraino.
Erredakzioa
Ondarearen gaineko zerga bi urtez berrezartzea onartu du gaur Madrilgo Kongresuak. PSOEren Gobernuak proposatuta, ezkerreko taldeen babesa jaso du ekimenak (ERC-IU-ICV eta BNG). EAJ, CIU eta PP abstenitu egin dira, nahiz eta neurria gogor kritikatu. 160.000 pertsonari eragingo die zerga berriak eta 2008an ezarritako gutxienekoa baino ia zazpi bider handiagoa da: 700.000 euro. Halaber, ohiko etxearen zerga bikoiztu egiten du, 300.000 euroraino. Gobernuaren hitzetan, Estatu osoan berdintasunez ezarriko balute, urtean 1.080 milioi euro jasoko lituzkete; diru hori 2012an eta 2013an jasoko lukete, baina aurreko urteari egokituko litzaioke bildutakoa.