Ekonomia -

Espainiako burtsa

Ibex-ak % 2,12 egin du gora eta arrisku-saria 345,9 puntutan kokatu da

Europaren krisiari aurre egiteko Europako Banku Zentralak (EBZ) esku hartuko duenaren zurrumurrua zabaldu da eta Espainiako arrisku-sariak behera egin du.

G20k mezu lasaigarria igorri die merkatuei. Argazkia: EFE
G20k mezu lasaigarria igorri die merkatuei. Argazkia: EFE
G20k mezu lasaigarria igorri die merkatuei. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astean Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak jaitsi ditzakeela dioten zurrumurruak nagusitu dira gaur merkatuetan. Ondorioz, BBVA eta Santander bankuetako baloreek Ibex indizea suspertu dute. Horrela, indize nagusiak % 2,12 egin du gora.

Europaren krisiari aurre egiteko Europako Banku Zentralak esku hartuko duenaren zurrumurrua zabaldu da eta Espainiako arrisku-sariak behera egin du, eta 345,9 puntutan kokatu da.

Ekonomiak eta merkatuek bizi duten egoera zailari aurre egiteko erantzun "sendoa eta bateratua" emango dutela adierazi dute munduko 20 herrialde boteretsuenek (G20).

G20 taldea osatzen duten herrialdeetako Finantza ministroek Washingtonen egin duten bileran azpimarratu dutenez, "zorraren merkatuak eragindako tentsioari, finantza sistema ahulari, merkatuen ezegonkortasunari, ekonomiaren hazkuntza motelari eta langabezia tasa onartezinari" aurre egitea dira lehentasunak.

Halaber, ministroek banku sistemaren egonkortasuna finkatzeko eta aurrekontuen murrizketa planetan hitzartutako neurriak martxan jartzeko konpromisoa hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea