Ekonomia -
Europako Parlamentuan
Defizita murrizteko neurriak betearazteko plan bat onartu dute
Europako ekonomia zuzentzeko planak defizitaren eta zorraren helburuak betetzen ez dituzten herrialdeentzako zigorrak aurreikusten ditu plan horrek.
Erredakzioa
Europako Parlamentuak euroguneko ekonomia zuzentzeko plana onartu du gaur krisi berriak sahiesteko asmoz. Planak defizitaren eta zorraren helburuak betetzen ez dituzten herrialdeentzako isunak aurreikusten ditu.
BPGren % 0,2rainoko isunak adostu dituzte. Espainiaren kasuan, zigorra 2.000 milioi eurokoa izango litzateke.
Kontserbadoreen eta liberales aldeko botoekin atera da aurrera plana. Sozialistek eta ezkerreko gainerako talde gehienek kontrako botoa eman dute, "murrizketetan eta isunetan" oinarritzen den plana dela argudiatuz eta Estatuye hazkuntza pizteko gastua egitea mugatzen duela salatu dute.