Ekonomia -
Prezioen bilakaera
Inflazioa hamarren bat igo da irailean eta % 3,1ean kokatu da
Azken lau hilabeteetan behera egin eta gero, inflazioa % 0,1 igo da irailean. Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, tabakoaren eta erregaien garestitzeak eragin du, batik bat, igoera.
Erredakzioa
Urtetik urterako inflazioa azken lau hilabeteetan lehen aldiz igo da eta % 3,1ean kokatu da, abuztuan baino hamarren bat gehiago, kontsumoko prezioen indize aurreratuaren arabera.
Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, tabakoaren, erregaien eta lubrikatzaileen garestitzeak eragin dute, batik bat, igoera.
KPI harmonizatuaren indizea ere gaur ezagutu da, euroguneko lurraldeetako prezioen bilakaera neurtzen duen indizea da, horren arabera, urtetik urterako tasa % 3an kokatu da irailean, aurreko hilabetean baino hiru hamarren gehiago.
KPIren behin betiko datua urriaren 11n ezagutuko da, baina orohar ez du aldaketarik jasaten. Iraileko KPI hamarren bat igo dela baieztatuko balitz, azken lau hilabeteetan jasandako lehen igoera litzateke. Iazko urrian hasi ziren prezioak goraka, eta apirilean hartu zuen goreneko maila, % 3,8an kokatu zen. Ordutik beheranzko bidea jarraitu du abuzturarte.