Ekonomia -
Murrizketen kontrako protestak
Kataluniako Osasuneko langileek negoziaketa bilera eten dute
500 bat langile Kataluniako Osasun Institutuaren egoitzan sartu dira eta murrizketen inguruan egiten ari ziren negoziaketa bilera etenarazi dute.
Erredakzioa
Kataluniako Osasun Institutuko 500 bat langilek, Osasun Institutuak Bartzelonako Balmes kalean duen egoitzan sartzea lortu eta une horretan sektoreko mahaia murrizketa berriak negoziatzeko egiten ari zen bilera zapuztea lortu dute.
Protestan parte hartu duten langileek, lau agentek zaindutako eraikinean sartzea lortu dute, eta bilera egiten ari ziren aretoan sartu dira, ondorioz, negoziaketa bertan behera utzi eta atzeratu egin behar izan dute. Bilera hasi eta hamar minutura sartu dira langileak negoziaketak egitenari ziren aretoan, Kataluniako Institutuko Ordezkariak aretorik irtendira, eta sindikatuetako bost ordezkariak bakarrik geratu dira bertan.
Eraikinera sartu aurretik, 500 bat medikuk, erizainek eta zaindarik Bartzelonako Gran Viako trafikoa ia ordubetez eten dute, eta pilaketa handiak sortu dira hiriburuko erdigunean.
Sektoreko mahaia Generalitateak iragarritako soldata murrizketen inguruan bilera egiten ari zelako bildu dira Ospitale eta anbulategietako langileak Kataluniako Osasun Institutuaren atarian. Murrizketek, besteak beste, Gabonetako aparteko ordainsaria kentzea aurreikusten dute.
Langileek eraikinaren atarian egin duten eserialdian "Zure osasunak osasun sistema oztopatzen du. Zaindu zaitez bakarrik, Mas eta Ruiz", zioen pankarta zabaldu dute.