Ekonomia -
Munduko siderurgiarik handiena
Arcelorrek ekoizpena aldi baterako etengo du Sestaoko lantegian
Lan-etenaldiak bi hilabete iraungo du eta Madrileko lantegian ere izango dira. Guztira, neurriak 700 langilerengan eragina izango du, horietako 400 Sestaokoak.
Erredakzioa
Arcelor Mittal enpresak aldi baterako etengo du bere ekoizpena bi lantegitan: Madrilekoan eta Sestaokoan.
Arcelor Mittalek uztailean aurkeztu zuen lan erregulazio espedientea, eta orain arte, ez dute espediente hori indarrean jarri. Enpresako arduradunek diotenez, erabakia bai ala bai hartu behar izan dute, eskaera nabarmen jaitsi delako.
Oraingoz, denbora baterako itxiera baino ez da izango, eta datorren urte hasieran berriro aztertuko dute egoera. Sestaoko fabrikako langileak arduratuta daude.
Enpresa Batzordetik espero dute, behin-behineko itxiera baino ez izatea. Eta enpresari eskatzen diote, etorkizunera begira, lana bermatzea.
Lan-etenaldiak bi hilabete iraungo ditu eta Madrileko lantegian ere izango dira. Guztira, neurriak 700 langilerengan eragina izango du, horietako 400 Sestaokoak.