Ekonomia -
Irailean
Euriborra jaitsi egin da, baina hipotekak garestitu egingo dira
Euriborra % 2,067an kokatu da irailean, abuztuan baino baxuago, baina hipotekak, batez beste, 500 bat euro garestituko dira urtean.
Erredakzioa
12 hilabetera begirako euriborra % 2,067an kokatu da irailean, abuztuan gainditutako mailaren azpitik, orduan % 2,097an itxi zuen hilabetea. Hala ere, orain urtebete egindako hipotekak, hau da urrian gainbegiratuko direnak, 46 euro garestituko dira hilabetean eta 552 euro urtean.
Hala, 2010eko iralean adostutako 25 urteko amortizazio epea duen 150.000 euroko hipoteka baten kuota 594 eurotik 640 eurora pasako da, eta hipoteken maileguen 13. garestitzea da hau.
Euriborraren eguneroko tasa % 2,084ean kokatu da. Hilabete honetan jasandako jaitsiera, urteko hirugarrena da, ekainean eta abuztuan ere behera egin zuen.
Hipoteken adierazlea % 1,55ra igo zen urtarrilean, % 1,74ra otsailean, % 1,924ra martxoan, % 2,086ra apirilean, % 2,147ra maiatzean eta % 2,183ra uztailean.