Ekonomia -

KALERATZEAK

Lau eguneko greba deitu dute ITP Aero lantegian, kaleratzeak salatzeko

ELAk lau eguneko greba deitu du ITP Aero enpresan, kaleratzeak ekiditeko. Irailaren 15ean, 17an, 22an eta 24an egingo dira lanuzteak. Gainera, manifestazioa deitu du larunbaterako, Bilbon.

Zamudioko ITP Aero lantegia. Argazkia EFE
Zamudioko ITP Aero lantegia. Argazkia EFE
Zamudioko ITP Aero lantegia. Argazkia EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk lau eguneko greba deitu du ITP Aero enpresan kaleratzeak ekidin eta Estatu osorako negoziazio-mahai bakarra egotearen aurka egiteko. Irailaren 15ean, 17an, 22an eta 24an egingo dituzte lanuzteak. Konpainiak Bizkaiko lau herritan ditu instalazioak: Zamudion, Barakaldon, Sestaon eta Derion.

Rolls Royce talde britainiarrak du ia bere osotasunean ITP lantegiaren jabetza. 4.000 langilek osatzen dute plantilla, eta kaleratzeek 600 pertsonari eragingo liekete. Egun indarrean dauden aldi baterako erregulazioak amaitzen direnean hasiko lirateke langileak kaleratzen.

Estatu mahaian negoziatuko den enplegu erregulazio baten bidez egingo dituzte kaleratzeok, ELAren esanetan, eta Zamudioko eta Madrilgo bi enpresatan izango luke eragina. Zamudioko egoitzatik haratago negoziaketak egitearen aurka dago ELA.

"Ez ditugu kaleratzeak onartzen eta ez dugu gure etorkizuna gurea ez den mahai batean erabakitzea nahi. Horregatik, lau eguneko greba deitzea baino ez zaigu geratzen. Enpresak hausnarketa egin eta enplegu erregulazio hori bertan behera uzteko presioa egiten jarraituko dugu", ohartarazi du sindikatuak.

Grebaz gain, datorren larunbaterako manifestazioa deitu dute Bilbon.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak ABEEE berriak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zamudio Sindikatuen albistea Lan gatazkak gaur Industria