Ekonomia -

Elkarrizketa soziala

Telelanaren lege berria aste honetan onartu nahi du Espainiako Gobernuak

Eztabaida handiena eragiten duen puntua telelana bezala arautzeko etxetik lan egin beharreko gutxieneko portzentajea da (% 20 edo 30).

Telelana. Artxiboko argazkia: EFE
Telelana. Artxiboko argazkia: EFE
Telelana. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak astearteko Ministroen Kontseilura telelaneko araudi berria eramatea ez du baztertzen. Horretarako, patronalarekin eta sindikatuekin negoziazioak jarraitzen du.

Elkarrizketa sozialeko iturriek azaldu dutenez, horixe da Lan Ministerioaren asmoa. Araudi berria irailaren 22a baino lehen adosteko helburua du Exekutiboak, baina estu ibiliko da.

Eztabaida handiena eragiten duten puntuen artean, telelana bezala arautzeko etxetik lan egin beharreko gutxieneko portzentajea dago.

Aurreneko proposamenak % 20ko gutxieneko portzentajea ezarri zuen, baina % 30era igo dute ondoren.

Bestalde, telelaneko gastuek eztabaida sortu dute, baita ordutegiak kontrolatzeko baliabideak, deskonexiorako eskubidea eta Administrazio Publikoaren langileak barneratzea ere.

Pandemiak behartuta

COVID-19aren pandemiak, hilabeteetako konfinamendu zorrotzak, telelana hedatzea ekarri zuen, nahiz eta ordura arte apenas erabili.

Apirilean Espainiako langileen % 30,2 telelanean hasi ziren pandemiaren ondorioz, Eurofondek egindako inkestaren arabera.

Biztanleria Aktiboaren Inkestak 2019ko amaieran azaldu zuenez, behargin soldatapekoen % 4,9 soilik ari zen telelanean, Europako batezbestekoaren azpitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Koronabirusa Telelana